Athletic eta Reala, aurrera Kopan

Zuri-gorriek sufrimendu handia pairatu zuten Elx taldearen aurkako kanporaketa gainditzeko. Banako berdinketaren ostean, lehoiek penaltietan lortu zuten final zortzirenetarako txartela. Realak, bestalde, Espanyol kanporatu zuen Anoetan.