Askatu dituzte bart Donostian atxilotutako bi pertsonak

Bi lagun atxilotu zituzten atzo Donostian kutxazainetan margoketak egitea egotzita, eta gaur goizean askatu dituzte. Gaur goizean beste hiru lagun identifikatu ditu Ertzaintzak EHUko kanpusean pikete informatiboa burutzen ari zirela.