Aratz Estonba (AKAB): "Sekula bizi izan ez ditugun egoerak ari gara ikusten"

Alarma egoeraren aurrean, Askatasun Kolektiboetarako Abokatuak (AKAB) sarea aktibatu dute. Herritarren ahalduntzerako tresna juridikoa da. Poliziaren partetik abusuren bat jasanez gero, lanera joatera behartua izanez gero edo zalantza juridiko bat izatekotan, beraiekin harremanetan jartzeko gonbita luzatu dute.