Arantza Zulueta eta Jon Enparantza Zaballako espetxean sartu dira

Bost hilabeteko kartzela-zigorra bete beharko dute bertan, beraz, martxoak aldera libre geldituko dira, urtebeteko zaintzapeko askatasunarekin. 11/13 sumarioko akordioan aitortza atzeratuaren aringarria aplikatu zieten auziperatu guztiei eta espetxera sartu behar diren bakarrak Jon eta Arantza izan dira. Beste guztiak, aurrekaririk ez dutenez, ez dituzte espetxeratuko.