Apirilaren 28rako deitu ditu azkenean kongresu eta senaturako hauteskundeak Pedro Sanchezek

Apirilaren 28a zen azken orduotan gehien errepikatzen zen aukera. Mahai gainean zeuden beste bi egunak bozketa apirilaren 14an edo maiatzaren 26ko beste bozketekin batera egiteko aukeren aurretik. Gauzak horrela, Kongresurako eta senaturako hauteskundeak Apirilaren 28an deituta, Apirilaren 12an hasiko da hauteskunde kanpaina. Aste santuan egingo da hauteskunde kanpaina. Hilabete beranduago, maiatzaren 26an itzuli ebharko dute herritarrek hauteslekuetara, Udal, Foru eta Europa mailako hauteskundeetan bozkatzera. Kontua da kasu honetan kanpainari Maiatzaren 10ean ekingo zaiola, Apirilaren 28ko hauteskundeak amaitu eta bi aste baino gutxiagora alegia. Estatuko gobernua osatzeko negoziaketa betean direla ekin beharko diete alderdiek bigarren hauteskunde kanpaina bati. Bien bitartean, aurrera jarraituko du Preso politiko Kataluniarren aurkako epaiketak ere. Estatu mailako hauteskunde kanpainak iraun bitartean astearte, asteazken eta ostegunero egingo dira saioa Auzitegi Goren espainiarrean. Hain justu, Europarako hauteskunde kanpainari ekin baino egun bat lehenago amaituko dira saioak.