Antzerki topaketak egingo dituzte asteburu honetan Lekeition, 'Ertzak' izenburupean

Euskal eszenarentzako leiho bat dauka lematzat. Izan ere, ertzak proiektua, antzerkiaren ertzak batu eta ikustarazteko espazio bat proposatzen duen proiektua da. Antolatzaileek adierazi dutenez aurten jaiotzearen arrazoia da, Ibilaldi kulturalak babesa eman diola. Martxoaren 29-30-31n egingo dira topaketak. Euskal Herrian zehar, zirkuitu arruntetatik aparte antzerkia egiten ari diren taldeei beraien lana erakutsi eta partekatzeko espazio bat izango da “Ertzak”. Tailer eta mahai inguruak egongo dira obrez gain. Asmoa da elkarlana eta sinergiak bilatuz, antzerkizaletasunean mugitzen diren talde guztiak harremanetan jarriko dituen sare bat eraikitzeko lehen urratsa ematea. Zazpi antzerki obra, bi tailer eta mahai-inguru bat aurkeztuko dira lehen urte honetan.