Amerikako Estatu Batuetan aste gogorra dute aurretik, osasun adituek adierazi dutenez

11.000 pertsona hil dira dagoeneko, eta positibo eman duten gaixoak 367.000 baino gehiago dira. New Yorken bizi dute egoera latzena, izan ere, jada 4.700 pertsona baino gehiago dira birusak eraildakoak. Agintariak hiriko parkeetan hobi komunak egiteko proposamena aztertzen ari dira orain, egoerak okerrera egingo duela uste baitute.