Aitziber Irizibar (ZIUko erizaina): "Zaintza intentsiboak ikuspegi humanoa du eta egoera honetan horren falta sumatzen dut batzuetan"

ZIUetako langileek, beste askok bezala, gertuko harremana dute koronabirusa duten pazienteekin, eta horregatik, beldurraren mamua ere gainean dute. Aitziber Irizibatek azpimarratu du birusaren "aurpegi latzena" ikusi dutela: “Gogorra da pazienteen bakardadea eta horren zaharra ez den jendea hiltzen ikustea”.