Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan

Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan Italiako kostazainek irregulartasunak aurkitu dizkiotela argudiatuta. Apirilaren 19an 34 migratzaile porturatu zituen Aitamarik Palermon eta bertako kostazainek azterketa egin ostean, antzeman dituzten irregulartasun tekniko eta operatiboengatik bertan gelditzera derrigortu dute.