Abenduaren 12an hauteskundeak egitea proposatu du Johnsonek

Abenduaren 12an hauteskundeak egitea proposatu du Johnsonek, lehen ministro britainiarrak. Brexitaren etenaldiari irtenbidea bilatzeko ondoko proposamena egin die ministroak laboristei: Europar Batasuna uzteko epea atzeratzea eta hauteskundeak aurreratzea. Horrela, Johnsonek Brexitaren inguruan eztabaidatzeko denbora gehiago eskainiko die diputatuei, beti ere, hauteskundeak aurreratzeko proposamena babesten badute.