Abenduan baino 4.161 langabe gehiago daude urtarrilean Hego Euskal Herrian

Enplegu Ministerio espainolak gaur eman ditu urtarrilari dagozkion langabeziaren datuak. Horien arabera, 4.161 langabe gehiago izan dira Hego Euskal Herrian 2020ko urtarrilaren amaieran. Guztira 151.521 langabe zenbatu dituzte.