AEBk auzitara eraman du Maduro Venezuelako presidentea narkotrafikoagatik

Nicolas Maduro eta chavismoaren beste 14 kideren aurkako karguen aurkezpena iragarri du Washingtonek. FARC gerrilla ohiaren bi disidenteren aurka ere egin du, "narkotrafikoa, dirua garbitzea eta terrorismoa" leporatuta. Venezuelako presidentearen atxiloketa ahalbidetzen duen edozein informaziorengatik 15 milioi dolarreko saria eskaini du gainera.