3500 lagun elkartuko dira Munduko Arrozak ekimenaren hamaseigarren edizioan

Urtero, gero eta gehiago dira San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan elkartzen diren herritarrak. Integrazioaren alde eta arrazakeriaren aurka, egun osoan zehar, hainbat iniziatiba burutuko dituzte. Euren artean, dantza zein musika emanaldiak eta kalejira aldarrikatzailea. Igandean, ekimenak Otxarkoagara lekualdatuko da eta udan zehar Durangon, Getxon edo Irunen ospatuko dute baita.