30 urte beteko ditu aurten Lilatoiak

30.urteurrena du haurtengo Lilatoiak. 4,7 kilometroko ibilbidea izango da eta Aurreko edizioetako egitarau antzekoa; goizeko 9:30etan zumba beroketa saioa egongo da, ondoren, 10:00etan Ezten giro eta gabenarako musika taldeek zuzeneko emanaldia eskeiniko dute, 10:30tan Ogi-Berri Gipuzkoako txirrindulari taldeak irekiko du Lilatoia, 11:30tan sari banaketa eta 12:30etatik aurrera Lilapoteoa egongo da trikitixarekin alde zaharreko kaleak girotzen. Aurtengo edizioan 6265 izen emate jaso dira eta horietatik %88a Gipuzkoarrak dira, %6,7a bizkaitarrak eta %2a nafarrak. Donostian egiten den lasterketa da baina Euskal Herri osoan du ohiartzuna. Bestalde, Indiako Yuma eskolako 9 neskek Lilatoian parte hartuko dute eta euro solidarioa Ademgi , esklerosi anizkoia lantzen duen elkarteari emango zaio.