30.000 pentsiodun kalean, mugimenduaren lehen urteurrenean

Urtebete da pentsiodunak mobilizatzen hasi zirela. Urteurrena ospatzeko manifestazio jendetsua burutu zuten larunbatean, 30.000 lagun inguru kalera atera zuena. Borrokan jarraitzeko deia luzatu zuten, lortutakoa ez baita nahikoa mugimenduaren ustez. Aurtengo hauteskundeei begira langile klasearen batasunaren beharra azpimarratu zuten eta maiatza aldera manifestazio handiak deitu nahi dituztela aurreratu zuten bozeramaleek.