2019an Nafarroako ekonomia %2,7 haziko dela iragarri du Laboral Kutxak

Laboral Kutxak Nafarroako ekonomiaren %2,7ko hazkundea iragarri du 2019rako. Hala azaldu du erakundeko ikerketa arduradunak, Joseba Madariagak. Aurtengo datu ona baina, datorren urteko aurreikuspen txarrak lausotuko du, %2,2ko erorikoa espero baitu Mondragon Kooperatibako aurrezki kutxak.