2.000 kasuko langa gainditu du Covid-19ak Euskal Herrian

Epidemiak hedatzen jarraitzen du Euskal Herrian. 2.026 kasu erregistratu dituzte dagoeneko. Gasteiz eta Nafarroako gobernuek alor ekonomikoari eman diote garrantzia gaurko prentsaurrekoetan. Bitartean, osasun sistemako langileak kexu dira ez dutelako nahikoa bitarteko. Galdakaoko ospitalearen atarian protesta egin dute, atzo koronabirusa zuela hildako 52 urteko erizainaren heriotza salatzeko.