11 langile hil dira Euskal Herrian urtea hasi zenetik

Santurtziko portuan langile bat zendu da gaur garabi bat gainean erori zaiolako. Bizkaian bi hildako egon dira azken 24 orduetan. Pasa den urteko datuak kontuan hartuta, epe honetan lanean hil diren pertsonen kopurua bikoiztu egin da.