1.310 elementu jasoko ditu Donostiako Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezi berriak

Horietatik 210 elementu lehen aldiz jasoko dute babesa. Asteartean onartuko du Tokiko Gobernu Batzordeak plan bereziaren zerrenda berriari. Donostiako udaletxean eskainitako prentsaurrekoan, Nekane Arzallus, hirigintza zinegotziak adierazi du katalogazio berriak Plan bereziari 2018an egindako aldaketa puntualaren harira egindako alegazioei erantzuten diela.