'Plaza Hutsa': herrigintzaren erronkak aztergai

'Plaza hutsa' tailerra izango da larunbatean, Durangon; lau gai jarriko ditu aurten plazan: hezkuntza, euskalgintza, ekologismoa eta tokiko herrigintza. Talde ariketetan murgildu aurretik, feminismoa zehar lerro gisa aurkeztuko dute "feminismo intersekzionalak" mahainguruarekin.