‘La Línea Invisible’ telesaila "gezurretan" oinarritzen dela salatu du Etxebarrieta Memoria Elkarteak

Gaur telebista digitalean estreinatuko da ETAren sorreraren inguruan Mariano Barrosok zuzendutako ‘La Línea Invisible’ telesaila. Etxebarrieta Memoria Elkarteko kideek gogor salatu dute Barrosoren kontakizuna; besteak beste, telesailean Txabi Etxebarrietaren inguruko deformazio maltzurra egin dela uste dute, eta baita historiako hainbat momentu “zentzu politikoz hustu” eta testuingurutik ateratzen direla ere.