[LABURPENA] Julen Arzuaga: "Bake prozesuan pisuzko papera jokatu dutenak esposatuta erakutsi nahi dituzte estatu aparatu batzuk"

David Plaren atxilotzeaz galdetuta, ‘bake prozesuan pisuzko papera jokatu dutenak eskuburdinak jarrita erakutsi nahi dituztela dio EH Bilduko hiritarren askatsunen idazkariak, Espainiako estatu aparatuak aipatuz. Edonola ere, Arzuagak uste du presoen auzian urrats sendoak emateko baldintzak daudela garai politiko eta sozial berrian. Zaldibarko istripuaz galdetuta, EH Bilduko legebiltzarkideak nabarmendu du EAJk biktimismo politikoari heldu diola auziari aterabidea eman beharrean.