"Justizia matxista eta patriarkalaren" aurkako ekintza egin du Ernaik Bilboko epaitegian

Justiziaren izaera patriarkala eta matxista salatzeko protesta egin du Ernaik Bilboko epaitegiaren aurrean. Kide gehienak ate nagusira kateatu egin dira eta beste bik margo gorria bota euren buruen gainean. Ekintza honen bitartez, “patriarkatuak milaka aurpegi dituela” salatu nahi izan dute eta adierazitakoaren arabera, "sarri, biktimizatu egiten gaituzte epaileek; bestetan, jasandako erasoaren erantzule egiten gaituzte, eta erasotzaileak babesten dituzte. Behin eta berriz esan digu ez gintuela sinesten gu babestea beste eginkizunik behar ez lukeen epaitegiak" Egunerokoan presente egon beharreko auzia dela nabarmenduz, Ernaik azaroaren 25ko mobilizazioetan parte hartzera deitu du.