"Ezohiko beroa" eta "meteorologia-inpaktu handiak" izan dira azken hamarkadaren ezaugarriak

Munduko Meteorologia Erakundeak azken hamarkadaren inguruko txostena kaleratu du. Petteri Taalas erakundeko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, "egoerak eragin suntsitzaileak izango ditu". Azken hamar urteotan izotzaren atzerapena inoizko handiena izan da, itsasoaren mailak gora egin du eta berotegi-efektuko gasak ere ugaritu egin dira, gizakiaren jardueraren ondorioz gehienbat. 2020an egoerak okerrera egingo duela aurreikusi du Munduko Meteorologia Erakundeak.