"Entire days tohether" laburmetraiak irabazi du Zinebi-ko sari nagusia

Gaur, amaiera ekitaldia izango da, sari banaketarekin eta Márta Mésaróz zinegile Hungariarrari emango zaion ohorezko Mikeldiarekin. Sariak, alegia, gaurko prentsaurrekoan jakitera eman ditu nazioarteko epaimahaiak. Sari nagusia Luise Donschen zuzendari alemanaren “Entire Days Together” fikziozko film laburrak irabazi du. Epaileek ikuslea protagonistaren mundura erakartzeko gaitasuna eta bere inguru eta komunitatearen intimitatera erakartzeko ahalmena jarri dute balorean.