"Berme guztiak" prest igandeko galdeketetarako

189.000 herritarrek bozkatu dute, Euskal Herriko 203 herritan, estatus politikoari buruzko galdeketetan. 2016an hasi zen Gure Esku Dagok erabakitze eskubidea egikaritzeko bidean antolatutako galdeketen olatua, eta txanpa berri bat dator orain: Irun, Zalla, Balmaseda, Alonsotegi eta Donostian emango dute bozka igandean.