'Arnasa Gara' ekimena aurkeztu dute, euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea eta aitortza helburu

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ‘Arnasa Gara ‘ ekimena aurkeztu dute gaur, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea da proiektuaren helburua, gune horietako herritarrak euskararen indarberritzean duten garrantziaz jabe daitezen.