Gurean gaur

All Stories

Milaka migratzaile daude harrapatuta Kanariar Uharteetako kanpalekuetan, irtenbide baten esperoan

Patera bat irauli egin da Lanzaroteko kostaldera iristear zegoela, gutxienez zazpi pertsona hil dira eta beste hogeita zortziak onik iristea lortu dute. Bestalde, Tenerifen ontzi bat desagertu da, zazpi pertsonekin, horietako hiru umeak ziren. Egunero iristen dira migratzaileak Kanariar Uharteetara, eta beste milaka harrapatuta daude kanpalekuetan. Espainiako Gobernuak jatorrizko herrialdeetara itzularazi nahi ditu.

Hego Euskal Herriak 598,6 milioi euro jaso ditu pandemiak eragindako gastuei aurre egiteko

Madrilgo Gobernuak COVID funtseko bigarren fasearen banaketa burura eraman du, eta Eusko Jaurlaritzari beste 152 milioi euro eman dizkio. Hala, guztira, 480,6 milioi jaso ditu Gasteizko gobernuak pandemiaren gastuei aurre egiten laguntzeko. Nafarroako Gobernuari aldiz, 57 milioi euro egokitu zaizkio, eta, jadanik, 118 milioi euro jaso ditu guztira, aurretik eman ziotena kontuan hartuta.

ITP taldeko PCB enpresak 136 langile finko kaleratzeko asmoa du

Hegazkingintzaren sektorea gogor kolpatu du koronabirusaren krisiak. Oraingoan, ITP taldeko PCB enpresak 136 langile finko kaleratzeko asmoa berretsi du. Hala, lan-gatazkei helduta, Gestamp Taldeak sindikatuei jakinarazi die duela aste batzuk iragarritako enplegua erregulatzeko espedientea aurrera eramateko borondatea duela. Ostera, hezkuntza eta Euskal Herriko Unibertsitateko garbitzaileek bigarren greba eguna dute gaurkoan.

Durangoko Azoka Euskal Herrira zabalduko du "Zu non han DA" ekimenak

Euskal Herria Durangoko Azokara hurbildu ezingo den urte honetan, Euskal Herrian zehar barreiatuko da Durangoko Azoka. Hala aurkeztu du Gerediaga elkarteak Eusko Jaurlaritzarekin batera aurrera aterako duen “Zu non han DA!” ekimena. Azoka bera online izango dela iragarri zuen elkarteak urrian eta iragan ostiralean, aurtengo Azokaren beste berritasun bat aurkeztu zuten.

Gogoan izan gaur dela Euskaraldian izen emateko azken eguna

Egungo egoerak euskaraldian ere izugarrizko eragina izan du. Zailtasunak handiak izan dira, baina denen artean posible izaten ari da ariketa masiboa egitea. Aurtengo Euskaraldia Euskal Herri osoko 421 udalerritan antolatu da. Lurraldez lurralde, izena eman duten herritarren %9 Arabakoa da, %33 Bizkaikoa, %44 Gipuzkoakoa, %12 Nafarroakoa eta %2 Ipar Euskal Herrikoa. Gogoratu gaur dela izen emateko azken eguna.

José Luis Artetxe: "Athletic-en arazoa ez da Garitano, zuzendaritza da"

Athletic-ek garaipen balsamikoa eskuratu zuen Betisen aurka lau eta zero irabazi ostean. Hiru puntuek arnas handia ematen diote taldeari eta, bereziki, postua kolokan zuen Gaizka Garitanori. Athletic-ek bizi duen egoera aztertzeko José Luis Artetxe DEIAko kazetaria Gurean Gaur albistegian egon da.
hamaika telebista

Image