Gurean gaur

All Stories

Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak "zuhurtzia" eskatu du koronabirusaren txertoaz hitz egiterakoan

Osakidetzak argitaratutako datuen arabera, azken 24 orduetan 693 positibo berri atzeman dituzte 12.311 test diagnostiko egin ostean, 101 Araban, 305 Bizkaian eta 275 Gipuzkoan. Osasun sistemari dagokionez, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo. Gaur gaurkoz, 412 gaixo daude Osakidetzan ospitaleratuta, eta COVIDa duten 142 pertsona daude ZIUetan. Bestalde, azaroaren 16tik 22ra artean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke 97 pertsona hil direla koronabirusa dela eta.

Euskararen gainean gogoeta egiteko mahai-inguruak antolatu ditu Euskaraldiak

Euskaraldia ariketa sozialak iraun bitartean, hainbat euskarri eta ekintza komunikatibo antolatu dituzte. Hala nola, gaur arratsaldean “musikariak euskaraz kantatzeko erabakiaz mintzo“ izango dute hizpide Rafa Rueda, Alex Sardui eta Maria Rivero musikariek Donostiako Tabakaleran. Zuzenean ikusteko aukera ere izango da euskaraldiaren webgunean.
hamaika telebista

Image