Gurean gaur

All Stories

Juan Carlos Latxaga: "Jende gehiegi aprobetxatu zen Maradonataz"

Diego Armando Maradonaren heriotzaren biharamunean, Gurean Gaur albistegiaren bere argi-ilunak aztertu nahi izan ditugu Juan Carlos Latxaga kirol kazetariarekin batera. Futbolaren historiako jokalaririk onenetariko bat zelaia, adikzioak jota kanpoan, konpromiso soziala erakusten zuen pertsona eta eraso matxistak burutzeagatik salaketak jaso zituen gizon kontraesankorra.

Asier Iñigo: "Gure erronka da beste hedabide batzuei parez pare begiratzea"

NAIZ.eus bere irudia eraldatu du aldaketa prozesu integral baten baitan, aurten 10000 harpidedunen langa gainditu eta egotzitako zorrari aurre egiteko azken ordainketaren faltan, etorkizunera begiratzeko asmoz azaltzen dira. Hala azaldu digu NAIZ-eko marketing arduradun Asier Iñigok Gurean Gaur albistegian.

Ederrenari eusteko deia zabaldu du Gernikako Astra gune autogestionatuak

Gernikako Astra gune autogestionatuak “Eutsi ederrenari” manifestua kaleratu du asteotan. Guneak 15 urte betetzear dagoen honetan, lan taldea bizitza erdigunean jartzeko garaia dela sinetsita dago eta hori bera helarazi nahi izan diote gizarteari eta politikariei. Pertsonen beharrak asetzeko eskaera egin zioten administrazioari eta haien jardunean hori da hain zuzen egingo dutena. Kultur ekitaldia anitz antolatu dituzte datozen hilabeteetan, jendeak segurtasun neurriak betetzea garrantzitsua den bezala, gizartean kultur nahiak asetzea ere beharrezkoa delakoan.

Egoera hoberantz doa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Azken orduko datuen arabera, EAEn 666 positibo berri atzeman dituzte, 10.881 test diagnostiko egin ondoren, baina 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 570ekoa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 110 kutsatu berri detektatu dituzte, Bizkaian 258 eta Gipuzkoakoak izan dira daturik txarrenak, 288 positibo berri atzeman baitituzte, 742ko intzidentziarekin. Herrialde horretako 25 udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute, atzo baino bi gutxiagok. Bizkaian, berriz, 10 herri daude zona gorrian, atzo baino bat gutxiago.

Zailtasunak zailtasun, Euskaraldia martxan da Ipar Euskal Herrian ere

Ipar Euskal Herrian duela bi urte baino parte hartze apalagoa izaten ari da aurten Euskaraldia, egoera sanitarioak asko baldintzatu baitu. Halere, 3.000 lagunek eman dute izena Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean. Hala ere, aurtengo edizioko ariguneetan «Ariguneen mapa» itxaropentsua eraiki dute Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean, euskaraz aritzeko 500 entitate identifikatu baitituzte.
hamaika telebista

Image