Gurean gaur

All Stories

Azken orduko datuen arabera, EAEn 624 positibo berri atzeman dituzte

EAEn 624 positibo berri atzeman dituzte, 11.233 test diagnostiko egin ondoren. Positibotasun tasa % 5,5ekoa da, ostegunean baino puntu erdi gutxiago. Lurraldeka aztertuz, Araban 85 kutsatu berri detektatu dituzte, Bizkaian 224 eta Gipuzkoakoak izan dira daturik txarrenak, 307 positibo berri atzeman baitituzte. Azpimarratzekoa da gainera, Bizkaia eremu gorritik kanpo dagoela. EAEk hobera egin du azken astean, hala ere, Jaurlaritzak azpimarratu du neurriei eutsi behar zaiela. ZIUetan egoera oso kezkagarria baita, uneotan 132 lagun daude unitate horietan. Atzo, COVID-19 gaitzak jotako 63 pertsona ospitaleratu zituzten EAEn, eta orotara, 416 daude jada ospitaleetan.

35 gazte afrikarren 58 argazki bildu dituzte “Afrotopia" erakusketan

Urtarrilera bitarte egongo da ikusgai Afrotopia erakusketa Iruñeko Ziudadelan. Hector Mediavilla argazkilariak komisaraitua, 35 gazte afrikarren 58 argazki bildu dituzte “Afrotopian” eta izena bera ez da ausazkoa. Felwin Sarr musikari eta idazle senegaldarrak idatzi zuen hitza lehen aldiz, 2016an eta afrikarrek Mendebaldeko ispiluan begiratzeari uztea, eta euren etorkizuna eraikitzen hastea proposatu zuen termino horren bitartez.

BBVAk eta Sabadellek akordiorik gabe amaitu dituzte bat-egite elkarrizketak

BBVA eta Sabadell bankuek akordioa lortu gabe amaitu dute bat-egiteko negoziazio prozesua, bi erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako jakinarazpenen arabera. Sabadellek ikuskatzaileari bidalitako azalpenean, desadostasunaren arrazoia bi erakundeen arteko akzio-trukearen ekuazioa izan dela zehaztu du.

Argi berdea izango dute Espainiako aurrekontuek, EAJ, EH Bildu eta ERCren babesarekin

Amaitu da Espainiako aurrekontuen zuzenketa partzialak eztabaidatzeko aukera batzordeetan. Datorren astean bozkatuko dira Ministroen Kongresuan. EH Bilduk baiezkoa emango die aurrekontuei. Alderdiak egindako barne galdeketan %91.5ak eman dio baietza zuzendaritzaren proposamenari. Trukean Euskal Autonomia Erkidegorako eta Nafarroarako 67 milioi eurorainoko inbertsioak lortu ditu koalizioak, aeronautika sektoreari laguntzeko, trenbide azpiegiturak hobetzeko eta Nafarroa Ekialdeko Pirinioetako ekonomia suspertzeko. EAJ- k ere babestuko ditu aurrekontuak. Egin dituen zuzenketen erdia onartuta, pozik daudela esan du Aitor Estebanek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Besteak beste, lortu dute Loiolako lurrak Donostiako Udalaren esku egotea edo industrian apustua egitea makina erramintarako 50 milioko inbertsioarekin.

hamaika telebista

Image