Gurean gaur

All Stories

Bideojokoen euskal komunitatea biltzeko eta industria hura euskalduntzeko Jokoteknia jardunaldia ospatu da asteburuan

Bideojokoen euskal komunitatea biltzeko eta industria hura euskalduntzeko erronkaz aritzeko helburu duen Jokoteknia jardunaldia ospatu da asteburuan. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak antolatzen dute eta hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Ekitaldi guztiak bezala, honek ere koronabirusari egin behar izan dio aurre eta jardunaldia streaming bidez baino ezin izan da jarraitu.

Pentsionistek manifestazioa egin dute Iruñean Toledoko Itunaren aurka

Toledoko Itunaren aurkako manifestazioa egin dute pentsiodunek Iruñean. Izan ere, pentsio sistema bideragarria dela uste dute, eta Toledoko Itunean jasotzen diren gomendioek erretiratzeko adinera iristean milioika pertsonaren bizitza gehiago pobretzen lagunduko dutela iritzi dute.

Koronabirus joerak hobera egin du, eta EAE eremu gorritik laranjara igaro da

Azken orduan jasotako datuen arabera, EAEn 435 positibo berri atzeman dituzte, 6.467 test diagnostiko egin ondoren. Eta positibotasun tasa %6,7koa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 45 kutsatu berri detektatu dituzte, Gipuzkoan 177 eta Bizkaikoak izan dira daturik txarrenak, 206 positibo berri atzeman baitituzte, 383ko intzidentziarekin. LABI aholku batzordea gaur bilduko da berriro, koronabirus pandemiaren egoera aztertzeko.

Azaroan proba gutxien egin dituzten asteburuan 100 positiboetatik behera kokatu da Nafarroa

Gaixo kopuruak nabarmen beherantz egin du neurri murriztaileak aplikatzen hasi zirenetik hilabete bat eta bi aste igaro direlarik. OStegunaz geroztik hainbat neurri malgutu dituzte baina Foru Zubia dela eta neurri nagusiak mantendu ditu Nafarroako Gobernuak, besteak beste ostalaritzaren itxiera, terrazak ireki dituzten arren; oinarrizkoak ez diren aktibitateak 21.00etan ixtea; perimetroagatiko itxialdia ala bilera pribatuak bizikideak direnei mugatzea.

Jaurlaritzak 2021ean ekingo dio Lanbideren erreformari

Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak iragarri duenez, 2021ean 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia eta legealdiko Plan Estrategikoa onartuko dira. Horiek, LANBIDEn egingo diren aldaketekin batera, kalitatezko enplegua sortzeko funtsezko aldaketak izango dira.
hamaika telebista

Image