Gurean gaur

All Stories

%40 egingo du gora laguntza humanitarioa behar dutenen kopuruak

Datorren urtean %40 egingo du gora munduan laguntza humanitarioa behar dutenen kopuruak. Covid-19ak eragindako krisiaz gain, krisi klimatikoa eta gatazka armatuak dira igoera horren arrazoia. Zifra zehatzetan, gutxienez 235 milioi pertsona izango dira, eta Nazio Batuen Erakundeak 35.000 milioi dolar eskatu ditu egoerari aurre egiteko.

Langabeziak gora egin du Nafarroan eta behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Langabeziak nabarmen egin du behera azaroan Hego Euskal Herrian. Aisialdia eta bizitza soziala murrizteko neurriek izan dute eragina lan merkatuan. Ohikoa da azaroan langabeziak behera egitea, osotara, 171.963 lagun ageri dira langabe gisa erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan, urrian baino 5.416 gutxiago.

Koronabirusaren aurkako txertoa, geroz eta gertuago

Moderna, Pfizer eta BionTech farmazeutikek txertoak merkataratzeko baimena eskatu diote Europako Sendagaien Agentziari. Txertoen aurrerapenek eta Covid-19 kutsatzeen beherakadak merkatuetan bultzada eta baikortasuna sortu dute, Ibex35ak inoizko hilabeterik onena sinatu du azaroan.

Asteburuan egin diote omenaldia Mikel Zabalzari bere desagertzearen 35. urteurrenean

Biharamunean, igandean, ehunka lagun igaro ziren Zabalzaren jaiotetxetik, Orbaitzetako olatik, omenaldia egin eta familiari elkartasuna erakusteko. Aurten, jende pilaketarik gabeko lore eskaintza antolatu zuen Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak, eta autoz haren sortetxeraino gerturatuz, bertaratutako bakoitzak lore bana eskaini zion, haren figura gogorarazten duen oroitarrian.

"Berlinen ziurrenik ez ligukete galdetuko zergatik kantatzen dugun euskaraz"

Euskaraldiak iraun bitartean, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan hainbat mahai inguru antolatu dira. Esaterako, musikariak euskaraz kantatzeko erabakiaz mintzo mahai-ingurua egin zuten, Leire Palacios Kultur eragile eta PuntuEus-eko proiektu arduradunak gidatuz. Eta bertan izan ziren Rafa Rueda, Alex Sardui eta Maria Rivero.

Eusko Jaurlaritzak Gabonetan gehienez 10 lagun biltzea proposatuko du

LABIren Aholku Batzordeak Gabonetan udalerri eta autonomia-erkidegoen konfinamendu perimetrala kentzea proposatu du. Ildo beretik, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01: 00ak arte luzatzearen alde agertu da eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea adostu du, besteak beste. Neurri horiek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari helaraziko zaizkio bihar.
hamaika telebista

Image