Skip to main content

Naroa Labairu eta Amaia Aldanondo: "Euskara kaleratu nahi dugu"

Nafar away zatiak

Zangozara egindako bidaian, Naroa Labairu eta Amaia Aldanondo 'Bi Haizetara' euskara taldeko kideekin elkartu gara. Duela 19 urte sortu zen euskara taldea, hizkuntza "ikastolatik kalera ateratzeko" xedez. Euskararen Eguna ospatzen dute ekaineko lehen larunbateanĀ "euskara kalera atera, ikusarazi eta aisialdian ere euskaraz gozatzeko", eta sona handia lortu du herrian zein eskualdean. Azpimarratu dute AEKa bidelagun garrantzitsua izan dutela urte hauetan guztietan, eta euskarak "normaltasuna" irabazi duela: "Euskara dagoeneko ez da hain arrotza, eta edonor hurbiltzen zaigu".