
Nafar Away
All Stories
Aste honetako Nafar Away saioan Malerrekara joango gara, eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Lehenengoa, Zubietan, Imatxo ezagutuko dugu eta talo bikainak egingo dizkigu, eta Urrotzen, Ibai abeltzainarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Donezteben, Jokin eta Ionek Laxoa zer den erakutsiko digute; gero, Donamariako konbentura joango gara eta Olatzek nola bizi diren azalduko digu. Azkenik Pleura taldea entzuteko aukera izango dugu. Ezin duzu galdu!
Lesaka ezagutuko dugu saio honetan. Hasteko, Maddi Ane Txoperena kazetari eta idazlearekin elkartu gara, eta literaturaz, euskalkiez eta mugalari izateaz hitz egin digu. Gero, Martxel Rodrigez dantzariak bertako dantza tipikoa erakutsi digu, eta hain zuzen, dantza hori egiten den lekuan elkartu gara Irantzu Pastor argazkilariarekin eta Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin. Amaitzeko, mendialdera ere joan gara, eta bertan, Hasier Irazoki ezti ekoizela eta Agoitz Altzugarai ezagutu ditugu. Ez galdu!
Nafar Away saioan Bargota bisitatuko dugu. Errioxako mugatik gertu dagoen herri txikia da, baina gauza asko dituzte kontatzeko. Hasteko, Biurko ardotegia ezagutuko ditugu Koldorekin. Gero, herriko hainbat txoko bisitatuko ditugu Mariarekin, eta gainera, herriko kondaira misteriotsuen berri emango digu Mikelek.
Nafar Away saio guztiak ikusi nahi? Klikatu hemen!
Aste honetako Nafar Away saioan Lekunberri eta inguruko txokoak ezagutuko ditugu. Hasteko, Mendukilo Kobazuloak bisitatuko ditugu Amaiarekin. Gero, Anatxonea gaztandegia joango gara, eta bertan, Nicasiak azalduko digu gazta egiteko prozesua zein den. Ondoren, bai, Lekunberrira ailegatuko gara eta Oskar Estanga artistarekin arituko gara bertsolaritzaz. Bertso-rap bat ere eskainiko digu! Azkenik, Larraungo Printza gune autogestionatua ezagutuko dugu Aitorrekin.
Orain arteko saio guztiak ikusi nahi? Klikatu hemen!
Nafar Away saio honetan Lizarrara joango gara. Evarekin Lizarrako txokoak ezagutuko ditugu, eta Bittorren gozotegira ere eramango gaitu. Gero, Garvik kaleak nola apaintzen dituen ere ikusiko dugu, eta Gorkarekin batera eskalatzen ere ibiliko gara Mugituko kideen rokodromoan. Eguna amaitzeko, Arroitzera joango gara, eta bertan Saioarekin eta Andonirekin ilunabarreko paisaiaz gozatuko dugu. Ez galdu!
Nafar Away saioko lehen atalean, berriz, Tuterara bidaiatu genuen. Ikusi hemen saioa!
Tuteran ekingo diogu NafarAwayko bidaiari! Gaiteroen elkarteekoa den Jabitxurekin eta Paloteadoko kidea den Amaiarekin hitz egingo dugu. Olentzerorekin egoteko zortea ere izan dugu! Gainera, Argia Ikastola ere ezagutuko dugu eta Eutsi musika taldeko kideekin ere egon gara!