
MusikaZuzenean TB # 220 : Janus Lester + Elvis Caino
Musika Zuzenean TB saioaren 220. atalean Janus Lester taldea ezagutuko dugu, eta horretarako, Jokin Pinatxo taldeko abeslariarekin egin dugu hitzordua 'Ez gaitzala loak harrapatu' diskoaz luze eta zabal aritzeko.
Hitz Bitan ataleko protagonista, berriz, Elvis Caino disko jartzailea izango da. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.