Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 191: Mikel Moreno + Iñigo Caballero (John Dealer & The Coconuts)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean telebista saioren 191. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Andoainen izan gara, eta bertan, Mikel Moreno musikariarekin egin dugu hitzordua bere bakarkako bidean argitaratu duen debuteko 'Esnatu baino lehen' (Elkar diskoetxea) diskoa gertutik ezagutzeko.

Hitz Bitan atalera, berriz, Iñigo Caballero 'Iñimoon' gonbidatu dugu, John Dealer & The Coconuts taldeko gitarra jotzailea. Bere gustuko kantu, disko eta aretoen berri eman digu laburrean.