Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 167: Bulego + Garazi Esnaola (Izaro, Estitxu...)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioaren 167. ataleko protagonista Bulego taldea izan da. Azkoitiko bandak 'Erdian Oraina' diskoa kaleratu du berriki, eta lan berria izan da elkarrizketaren ardatz nagusia. Hitz Bitan atalera Garazi Esnaola teklatu eta piano jolea gonbidatu dugu. Izaro eta Estitxu musikarien bandan aritzeaz gain, hamaika kolaborazio egin ditu ere. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean. Amaitzeko, duela egun batzuk hil zen Leire Iribarne Olhagaray musikari gaztea izango dugu gogoan.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.