Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 158 : Onki Xin + Aritz Aranburu (Arrotzak, Oki Moki)

Musika Zuzenean

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioan Onki Xin taldea ezagutuko dugu. Taldeak bere hirugarren diskoa kaleratu berri du 'Hikikomori' izenpean, eta entsegu lokalean izan gara aitzaki horrekin. Zigor DZ-k eman dizkigu disko berriaren nondik norakoak. Hitz Bitan atalera Aritz Aranburu gonbidatu dugu, Arrotzak eta Oki Moki taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agenda.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.