Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 149 : Chill Mafia + Patxi Mercero (Leihotikan)

Musika Zuzenean

Hemen da musikazuzenean TB saioaren 149. atala Lehen erreportajean CHill Mafia taldea ezagutuko dugu. Iruñerriko kuadrilla gazteak zer esan asko eman du azken bolada honetan eta denon ahotan dago beraien izena. Egitasmoaren atzean dagoenea ezagutzeko Hitzordua egin dugu Kiliki Fexko, Suneo, Sara Goxua eta Flako Flonkirekin.

Hitz Bitan atala grabatzeko Patxi Mercero musikariarekin egin dugu zita. Leihotikan taldeko gitarrajolea da bera, eta dagoeneko 25 urte daramatza hardcore melodikoa eta punk rocka jotzen. Hamaika galdera egin dizkiogu, eta bere gustuko kantu, areto eta diskoen berri eman digu laburrean

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran!