MUSIKAZUZENEAN TB #89: Habi + IÑIGO MUGURUZA BETIKO GOGOAN! JAIALDIAREN KRONIKA

Saio honetako lehen erreportajean HABI taldea ezagutuko dugu. Villabona herritik datorren musika egitasmoa da honakoa, biko formatuan eta rock giroetan. Gainera, Iñigo Muguruzaren omenaldian izan gara bilboko kafe antzokian. Bertan bizitakoa, eta musikarien adierazpenak bildu ditugu erreportaje mardulean.