MUSIKAZUZENEAN #51: Eraso! eta Ibai Marin

Eraso! taldea izango da gaurko MusikaZuzenean Telebista saioaren lehen talde protagonista. Zarautz herriko bandak rock koordenadetan datorren "Inongo lurretan" diskoa kaleratu du, musika bidean zazpigarren emaitza. Bigarren elkarrizketa egiteko ibai Marin musikariarekin batu gara. Hira taldeko abeslaria izandakoa bakarkako bidean dator, "bidean naiz" diskoa besapaean. Abiatu berri duen aro berrian inguruan solastu gara berarekin.