Musika zuzenean

All Stories

MusikaZuzenean TB #125: Lepora + urko Lareki (Orreaga 778)

Lehen erreportajean Lepora talde gasteiztarra ezagutuko dugu. Musikari beteranoak biltzen dituen banda berria da honakoa, eta dagoeneko kalean dute iraupen luzeko lehen diskoa. Hitz bitan atalean Urko Lareki (Orreaga 778 eta zikin) bateria jotzailerekin egin dugu zita. Amaitzeko musika albisteak.

Hemen dituzue Musika Zuzenean TB saio guztiak!

MusikaZuzenean TB #124: Modus Operandi + Irati Irizar (Mc Onak)

Modus Operandi taldeak disko berria kaleratu du egunoetan, eta "Dantza Gaitezen Hil Arte" (Baga Biga diskoetxea) diskoaz gehiago jakiteko, Gasteiz zaharrean elkartu gara Iñaki Ortiz de Villalba taldeko abeslariarekin. Hitz Bitan atalean Irati Irizar ezagutu dugu, Mc Onak taldeko biolin-jolea. Amaitzeko albisteak.

Musika Zuzenean saio guztiak ikus ditzakezue hemen.

hamaika telebista

Image