Musika zuzenean

All Stories

MUSIKAZUZENEAN TB #95: Afrika Bibang + Ibai Marin

Hemen da MusikaZuzenean TB saioaren 95 atala. Lehen erreportajean Afrika Bibang abeslaria izango da protagonista. "Nomadak" disko txikia kaleratu berri du algortarrak eta aitzaki honekin bere musika bideaz arituko gara. Hitz bitan atatean Ibai Marin abeslari eta gitarra jotzailea ezagutuko dugu gertutik. Bere gustuko disko, areto, abeslari eta gitarra joleen berri emango digu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agendari eginen diogu errepaso.

MUSIKAZUZENEAN TB #92: Obel taldea + Ion Minde

ORBEL taldea ezagutuko dugu MusikaZuzenean Tb saioko 92 atalean. "Hegan" diskoa besapean bildu gara laukote lapurtarrarekin. Hitz Bitan atalean Ion Mindiren bisita izan dugu. bere gustuko diskoak, aretoak eta gitarra-jotzaileak aipatu dizkigu laburrean. Amaiatzeko, asteburuko agenda atala.

MUSIKAZUZENEAN TB #89: Habi + IÑIGO MUGURUZA BETIKO GOGOAN! JAIALDIAREN KRONIKA

Saio honetako lehen erreportajean HABI taldea ezagutuko dugu. Villabona herritik datorren musika egitasmoa da honakoa, biko formatuan eta rock giroetan. Gainera, Iñigo Muguruzaren omenaldian izan gara bilboko kafe antzokian. Bertan bizitakoa, eta musikarien adierazpenak bildu ditugu erreportaje mardulean.
hamaika telebista

Image