Skip to main content

#Korrika saio berezia Donostiatik, Hamaika Telebistan zuzenean

Saio berezia

Aurten ere, Korrika 24 orduz Hamaikan! Apirilaren 10ean helduko da Korrika helmugara, goizeko 07:20ean Donostian sartuta, Añorgatik eta itzulian zeharkatuko ditu auzune nagusiak. Eguerdi partean egingo ditu azken metroak, Nafarroa hiribidean barrena Donostiako bulebarreraino. Azken hirugarren lekukoa hartuko du gainera Hamaikak, beste hainbat eragilerekin batera. Kontseiluak hartuko du ondoren, eta AEkren txanda azkena, lekukoa zabaltzeko unera arte.

Horrez gain, zuzeneko set berezia izango dugu 11:30etatik aurrera Alderdi Ederren. Zuzeneko seinaleri helduko diote bertatik Ekhi Atorrasagastik eta Ilaski Serranok luxuzko gonbidatuekin batera, furgoneteroak, AEK-ko bozeramaileak edota aurtengo Korrikako abestiaren egileak, besteak beste.

Ekitaldia ere zuzenean eskainiko da, eta arratsaldean eta gauean zehar, zuzeneko berezia, eta Korrikan zehar Hamaikak ekoitzitako Korrika Kantuz Kantu eta KMZ KM saioen bilduma izango da ikusgai.

Guztia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Hamaika Telebistan, Hamaikako sare sozialetan eta Twitch bidez.

Piztu Hamaika telebista nahi duzun telebista edo dispositiboan.

Gomendatuak