KORRIKA KANTUZ KANTU: XABI SOLANO MAIZA

Esne Beltza taldeko abeslari eta trikiti-jolea da Xabi Solano, eta euskara izan du ardatz nagusi bere musika bide osoan. 2013ko Korrikaren kanta egitea egokitu zitzaien Esne Beltzako lagunei, eta ongi ditu gogoan kantua egiteko pasadizoak. Biktoriano Gandiaga idazlearen olerki batek zabaltzen zuen kantua, eta Jon Garmendia 'Txuriak' borobiltzen zuen bere hitzekin. 'Bagoaz' leloa eraman zuen abestiak, eta euskara mundura zabaltzeko deiadar argi bat izan zen. Oraindik orain Esne Beltza taldearen kantu zerrendan ohiko kantua da honakoa.

EreƱozuko bidean egin genuen hitzordua Xabirekin, kantuaren nondik norakoak ezagutzeko.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image