Skip to main content

Euskara doan ikasi ahal izateko neurriak eskatu dituzte Donibane Garaziko adierazpenean

Eguneko kronikak

Korrika Donibane Garazira heldu baino minutu batzuk lehenago, Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute AEK-k eta beste hainbat euskaltegitako ordezkariek. Euskararen normalizazio prozesua azkartzeko euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta doakotasuna aldarrikatu dute, "Euskal Herriko herritar guztientzat eta dohainik". Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortu behar direla nabarmendu du Iribarrenek, eta horretarako, ezinbestekotzat jo dute ezagutza bermatzea.