Sentitu, pentsatu eta... #HitzEkin! Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hartu dute lekukoa Lasarten. 22.KORRIKAk pailazoak omendu ditu euskararen transmisioan egindako lan guztiagatik.

Sentitu, pentsatu eta... #HitzEkin! Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hartu dute lekukoa Lasarten. 22.KORRIKAk pailazoak omendu ditu euskararen transmisioan egindako lan guztiagatik.
Inexa Decung Eukal Irratiak sareko kazetaria elkarrizketatu du Udane Arbeok, bera ere ari baita Korrikako jarraipena egiten. Korrikak hamaika emozio sorrarazten dituela azaldu du, "sekulako ezagutzak egiten ditugu, zeharo gogotsu geunden". Aurtengoaz gainera, 21. Korrika nola bizi izan zuten eta irratian egin zituzten ekimen bereziak azaldu ditu. Ipar Euskal Herriko 5 irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta, Xiberoko Botza eta Amikuzeko Irratia- Radios basques. "Leku indartsu bat dira Euskal Irratiak Ipar Euskal Herrian" azpimarratu du Inexak.
22. Korrikak Bilbo zeharkatu du. Hona hemen momentu berezienen bilduma. Lau orduz ibili da lekukoa eskuz esku, milaka lagunen babesean.
Heldu da 22. #KORRIKA Bilbora! Jendetza, 11 kolore eta giro ezin hobea. Zorionak! Gora aniztasuna eta gora Bilbo euskalduna!
Hemen apirilak 5eko egunak utzitako irudi zoragarri batzuk. Nafarroa zeharkatu dute eta koreografia eta guzti abiatu dira Lizarrara. Bertan, gauaren iluntasunak ere ezin izan du itzali euskararen aldeko aldarriak sortutako argia.
Zaratetik Manurgara bidean, Manurgan euskaldun berri batekin, katalan batekin eta txirrindulari batekin izan da Udane Arbeo berriemailea.
1287. KM, #KORRIKA|k ibilbide erdia egin du. Aiara de Urreta berriemailea AEK-ko Ane Elordirekin izan da kilometro horretan bertan. "Kilometroei kolorea emanez, ohitura izaten da #Korrika|k bide erdia egiten duenean ospatzea". Kilometro horretan Lagunak mendi taldeko kideek hartu dute lekukoa.