#KORRIKA Nahieran! Ikusi, partekatu eta deskargatu nahi duzun kilometroa korrika22.hamaika.eus atarian!

#KORRIKA Nahieran! Ikusi, partekatu eta deskargatu nahi duzun kilometroa korrika22.hamaika.eus atarian!
Amaitu da 22. Korrika. Karmele Jaiok irakurri du aurtengo lekukoak zeraman mezua, milaka euskaltzalek babestuta. Aurretik Donostiko auzo ugari zeharkatu ditu euskararen aldeko lasterketak. Hona hemen irudirik onenak.
Karmele Jaiok irakurri du Euskal Herria zeharkatu duen lekukoaren barruko mezua. Hona hemen mezu guztia osorik.
Lapurdiko hiriburua zeharkatu zuen atzo Korrikak. Bertan, milaka euskaltzalek euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zuten, eta udaleko alderdi guztiek ere bat egin zuten aldarrikapen horrekin. Hona hemen irudirik onenak.
Iban Lantxo AEK-ko komunikazio arduradunak nabarmendu du inoizko Korrikarik jarraituena izan dela aurtengoa: "Jendeak beren herrian korri egiteaz gain, une oro jarraitu du Korrikaren ibilbidea". Era berean, Lantxoak azpimarratu du hedabideek elkarlanean jardun dutela, eta horri esker, herritarrek streaming bidez jarraitu ahal izan dutela euskararen aldeko lasterketa.
Eder Sagredok maite du euskara, eta betidanik bizi nahi izan du Korrika barrutik. Azkenean aurten lortu du bere ametsa: euskararen aldeko lasterketa AEK-ren furgonetatik jarraitzea. Lekuko eramaileak baino lekukoaren zain dagoen pertsonaren irribarrea nabarmendu du Sagredok: "Txanda luzeei aurre egiteko indarra ematen digute".
Lehen aldia da Korrika Zugarramurditik pasatzen dela. Aiara de Urreta berriemailea Dolores eta Karmelerekin izan da bertan. Bertakoak biak, Zugarramurdin beti euskaraz mintzatu izan direla azaldu dute eta beraz, pozez hartu dutela Korrika bertatik pasatzearen albistea.
Amelia Jauregi EHNEko eta Euskal Herriko emakume baserritarren elkarteko kidearekin izan da Udane Arbeo berriemailea Tolosan. Beraiek hartu baitute lekukoa 2033. kilometroan. Baserriko euskararen alde, nekazariek sekula ez dutela euskararekin etenik izan azaldu du, baserrietan beti mantendu izan dela euskara: eta, baserria bukatzen doan eran euskararen hitz asko galtzen ari direla azaldu du.