
Emakumezkoen Ligako presidentea izateko hautagaitza aurkeztu du Ainhoa Tirapuk
Emakumeen futbolaren profesionalizazioan egiten ari diren urratsetan, aurrera egitea da Ainhoa Tirapu atezain eta entrenatzaile ohiaren erronka. Emakumeen futbol liga zuzentzera aurkeztea bide horretan kokatu du kirolari nafarrak, Dolores Martellirekin batera. “Buruan ez neukan pentsatuta aurkeztea, hasieran beldurra ematen dizu” azaldu du. Hala ere, eskaera kanpotik etorrita, ez du zalantzarik izan, “emakumezkoen futbolari pausu bat ematea falta zitzaion”. Orain lehenengo aldiz emakumezkoen liga profesionala izango da eta lehenengo aldiz presidente bat aukeratu behar da.